SOS Racismo - SOS Arrazakeria

Deialdeiak eta jarduerak
Gure 18. urtebetetzea da! Gurekin ospatu! PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2010/06/22

Ekainaren 1992-an elkarte bezala izena eman genuen eta, naiz eta SOS Arrazakeria aurretik martxan jarri, data hori aitzakiatzat hartu dugu gure heldutasuna ospatzeko. Idealista orori beti esaten zaio urteak pasata aldatuko dela. Badakizue: heldua izaterakoan pertsonak atzerakoiagoak egiten direla, utopiak nerabeen kontua direla eta gero jendea pragmatikoagoa bilakatzen dela… Gurekin ez dute asmatu.

18 urteak beteta, eskubide berdintasuna eta aniztasunaren balioa sutsuki defendatzen jarraitzen dugu. Boterearen aurka kokatzen gara, edozein Atzerritartasun Lege edo beste política eta legedia baztertzaileren kontra egiten. Horrez gain, gizarte eragileen izpirituarekin jarraitzen dugu: asanblearioak gara, kalea da gure sensibilizazio eta salaketa gune nagusia, beste eragileekin batera harremanetan gaude (bazterkeriaren kontrakoak, feministak,  internazionalista, etab.)

Guzti hori ospatu beharra dago, ezta? Ekainaren 25-an, ostirala, gure egoitzan (Lapurdi kalea 7, Iralabarri-n) arratsaldeko 8etatik aurrera jai bat ospatuko dugu eta, Nola ez, gonbidatuak zaudete. Musika, perkusioa, janari eta edaria, barreak eta gozamena egongo dira. Gainera, SOS Arrazkeria abian jarri zutenen eta gaur egun diharduten kide berrien arteko topagunea izatea espero dugu.

Festara etortzeko beste arrazoi hon bat ere badago: kamiseta berriak atera ditugu! Eta lotsa gabe esaten dizuegu benetan politak direla. SOSeko eskua berriz ere erabili beharrean, kamiseta hauen protagonista, gure laguna den Inge Rodríguez-ek egindako marrazki bat da, SOS-ek defendatzen duen mugarik gabeko hiria, anitza eta kolore biziz betea erakusten duena. Etorri eta eskatu zuena!

 
Bihar Munduko Arrozak ospatzen ditugu PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2010/06/11

Nahiz eta euria edo elurra egin, parte hartu! Aniztasunaren alde eta bazterkeriaren kontra busti zaitez!

alt

Ez duzu ekimen hau ezagutzen? Munduko Arrrozak 2010-eko Prentsa Oharra irakurri


 
Bilbogune elkarteen merkatuan parte hartuko dugu PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2010/06/02

Bilbo eta Bizkaiko kolektibo eta eragile sozial ezberdinak batu egin gara jendearekin harremanetan egoteko asmoarekin, horrela kolektibo bakoitzak aurrera eramaten duen borrokaren mezua jendarteari helaraztea dugu helburu. Gure aldarrikapenak ahalik eta urrunen entzun daitezen beharrezkoa zaigu autogestionatzea, horretarako jaialdiak burutuz, materiala salduz, zozketak, etab.


Honenbestez, herri denda bat antolatuko dugu, bertan, kolektibo bakoitzaren materiala saltzeaz eta borroka ezberdinetaz informatzeaz gain, beste hainbat aktibitate egongo dira: solasaldiak, erakusketak, bideoak, musika zuzenean, irrati libreen emanaldia, … SOSeko kasuan aukera paregabea daukazue gu ezagutzeko, gure materialak eta kamiseta berriak erosteko, gure erakusketa ikusteko, etab.


Herri denda Bilbon izango da Bailen kalean, Ekainaren 5an, 11:00etatik 20:00etara.
Estacion de Metro Bilbao: Abando; Estacion Eusko tren Atxuri a 5 min; Estacion RENFE Abando a 5 min, Estacion FEVE Bilbo, Bailen a 1 min.

La programación será la siguiente:
11:00 - 14:00 Txapen tailerra umeentzat.
11:30 - 12:30 Palestinari buruzko hitzaldia
13:00 - 14:30 No mas bases:
(Kolonbiari buruzko antzerki eta kontzertua).
17:00 - 18:00 "Del cielo a la montaña"
Iñaki Carrok idatzitako liburuaren aurkezpena.
18:00 - 19:00 "Palos y Piedras"
Kantautorearen Kontzertua (Alkorkon).
19:00 - 20:00 "Sierra Maestra elkartea".
Kubako dantzak / Bailes Cubanos.
"Asociacion Sierra Maestra".
Erakusketak: Palestina, Kuba, Txiapas eta Emakume etorkina bizilaguna (hori da gurea)

 
Eskerrik asko guztioi! PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2010/03/27

alt

 


Orria 1 Hurrengoarena: // modificación. He añadido dos puntos 3
Abuztua 2010 Iraila 2010 Urria 2010
Mo Tu We Th Fr Sa Su
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30
No hay actividades programadas estos dias
Ekitaldi guztiak ikusi

SOS Arrazakeriaren berriak

SOS Arrazakeria-ko albisteak jaso nahi badituzu zure helbide elktronikoan, bidali hurrengo datuak





Azken iradokizunak

  • Enhorabuena chicas y chicos! Un NO al racismo y mu... Gehiago...
    10.03.27 21:31

¿Quiénes somos?

SOS Arrazakeria

SOS
Bizkaiako SOS Arrazakeria eskubide berdintasunaren aldeko giza mugimendu bat da; asanblearioa, independientea eta etnia anitza. Gure helburu nagusia arrazakeria eta xenofobiaren aurka egitea da. Asmo hori daukan edozein pertsonak parte har dezake gure erakundean. Anima zaitez!

Read more text

¿Qué hacer?

Onartze eskubidea

Taberna, diskoteka edo beste lokal batean sartzerakoan baztertuak izan diren pertsona askoren salaketak jaso ditugu. Horren ondorioz, Onartze eskubideari buruzko liburuxka bat argitaratu dugu, hainbat hizkuntzetan eskubide horren mugak eta gehiegikeria baten aurrean nola jokatu azaltzen duena. 

Read more text

A fondo

Etxebizitzari buruzko txostena

alt

Etxebizitza lortzerakoan Bazterkeria txostenan etorkinek pisu bat bilatzean aurkitzen dituzten oztopoak ikus ditzakezue. Iragarki arrazisten analisia, sakoneko elkarrizketak eta pisu bilaketa baten simulazioak osatzen du ikerketak.

Read more text

Analisis

Arrazakeria eskoletan

Manual

Eskoletan gertaera arrazistak ekidin eta kudeatzeko eskuliburua Kepa Oterok idatzitako lan bat da, klaseetan gertatzen diren gatazka arrazista eta xenofoboei aurre egiteko gomendio interesgarriz osatua. Eguneroko lan pedagogikoan ikuspuntu antiarrazista barneratzeko hausnarketak ere botatzen ditu Oterok.


Read more text