|
2010/05/26 |
|
Komunikabideetan etengabe irakurtzen ari gara emakumeak esplotazio sexualerako erabiltzen dituzten trafiko sareen desartikulazioaren inguruko berriak. SOS Arrazakeriatik arduraz begiratzen diegu berri hauei, ez baita informatzen emakume horiek zein egoeratan geratzen diren. Aste hontan tamalez, gure susmoak baieztatu dira: emakume horiek babestu baino, jarraikituak izaten ari dira.
Albisteak esaten du "vudu errituak erabiltzen zituen sexu ustiapen sare bat desegina" (El Pais, 24-05-2010), 19 balizko proxeneten atxiloketari buruz berri eman ondoren "Sarearen biktima ziren 54 pertsona atxilotuak izan ziren ere, atzerritartasun legea urratzeagaitik, ez bait zituzten lan edo egoitza baimenik"
Jakin bagenekien Espainiar gobernuak biktimei baldintza gabeko protekzioa ematea baino mafien kontra egitea lehenetsi ohi duela. Askotan salatu dugun bezala, bai Salerosketaren Kontrako Plana-k zein Atzerritartasun Legearen erreformak zera ezartzen dute: emakumeari protekzioa emateko honek poliziarekin kolaboratzea erabaki behar du (hau da, proxenetak salatu), hausnarketa epe motz batetan. Gure ustez onartezina da protekzioa emateko holako baldintzak jartzea. Baina are eta lotsagarriagoa suertatzen zaigu emakume horiek atxilotuak izatea, hala paperik gabeko etorkinen izaera sexu esplotazioaren biktimaren izaeran aurretik jartzen.
|
|
|
2010/05/17 |
|
Gaur, Maiatzak 17, homofobia, lesbofobia eta transfobiaren kontrako Nazioarteko Egunarekin bat egin nahi dugu. Intolerantzia guztien oinarria berdina delako, alde batetik: arrazakeria, sexismoa eta homofobiaren kasuan gorentasun egoeran egondakoek beheragoko bezala antzematen dituzten gizarte taldeak zapaltzen dituzte, aniztasunaren kontrako gorrotoa sustatuz.
Bestalde, etorkin askorentzat homo-lesbo-transfobia bazterkeriarako osagai bat gehitzen du. Esaterako, nola esan zure lanean homosexuala zarela hori dela eta kaleratua izanez gero egoitza baimena galduko duzula jakinda? Transexualen kasuan arrazakeria instituzionala ere badago: Genero Nortasun Legeak izena eta generoa aldatzea ukatzen du espainiar naziotasuna ez daukatenei. Emakume transexualek berez langabezia tasa altua pairatzen dute eta askorentzat prostituzioa da ogibide bakarra. Are gehiago ere etorkinentzat, euren izena eta generoa aldatzeko aukera faltaz gain Atzerritartasun Legeak hiru urtez ekonomi murgilduan lan egitera behartzen ditu. Beste egoera latz bat genero edo orientazio sexuala dela eta euren herrietatik ihes duten errefuxiatuena da. CEAR-ek salatzen duen bezala, asilo lege berriak arrazoi hori onartzen du, baina praktikan eskaerak sistematikoki ukatuak izaten dira. Gogoratu dezagun kameruneko emakumearen kasua: instruktoreak erabaki zuen ezin zela lesbiana izan haurdun zegoelako.
Etorkinei buruz mintzo gara, ijito LGTB-en kasua zuzenean ia ikustezina baita. Eskerrak egon badaudela ixiltasun horren kontra egiten duten hainbat ekimen; esaterako Gitanaslesbianas y Gitanosgays web-ak.
Ondorioz, guk ANIZTASUNaren alde egiten dugu, letra larrietan, aniztasun afektibo eta sexuala barne. Eta ala, homo-lesbo-transfobiaren kontra egitera animatzen zaituztegu, Donostiako Transmarikabollo koordinakundeak deitutako ekitaldia bezalako ekimenetan parte hartuz.
|
|
2010/04/16 |
|

Bizkaiko Emakumeen Asanbladak, Munduko Emakumeak, La Posada de los Abrazos, Sortzen eta Bizkaiko SOS Arrazakeriak mahai-inguru bat antolatu dugu hurrengo ostiralerako, Apirilak 23, “Atzerritartasun Legeari kritika feminista” lelopean. Immigrazioa genero ikuspuntutik ikertzen dituzten bi aditu izango ditugu gurekin. Norma Falconi, Kataluniako Plataforma Papeles para Todos y para Todas-eko kideak, atzerritartasun araudia, erreformaren ondorioak eta etorkinen eskubideen aldeko borrokak jorratuko ditu ikuspuntu feminista batetik. María Naredo, Amnistía Internacional-eko kidea eta genero gaietan ikertzailea, indarkeria sexistari buruz arituko da: zehazki, Estatu mailako Indarkeria Sexistaren kontrako Legearen garapenean emakume etorkinen eskubideen babes falta salatuko du.
Askotan esan dugu Atzerritartasun Legea ez bidezkoa, ez gizatiarra eta ez eraginkorra dela. Baina horrez gain lege sexista bat ere bada, emakume zein gizonengan izango duen eragin ezberdina neurtzen ez duen lege oro bezala. Lege hau da emakume etorkinak rol femeninoei lotuta dauden lanetara mugatzen dituena –garbiketa eta zaintza lanak, alegia-, gainera ikustezin eta prekarionak direnak. Halaber, azkenengo erreformak gehietzen dituen murrizketek emakumeengan eragin berezia dauzka. Esaterako, senideen birbateratzea mugatzean emakumeek maiz erabiltzen duten bateragarritasun estrategia bat oztopatzen dute: ama birrelkartzea seme-alabak zaindu ditzan. Erreforma indarkeria sexista arloan aurrepauso bat dela aurkeztu da, baina tratu txarrak salatzen dituzten paperik gabe dauden emakumeei poliziak kanporatze agindua irekitzen die. Sententzia emakumearen alde egiten ez badu, agindua martxan jartzen da. Hizlariak hausnarketa hauek sakonduko dituzte eta gero guztion artean eztabaidatzeko eta proposamen feminista eta antiarrazistak botatzeko aukera egongo da. Anima zaitezte! |
|
2010/04/07 |
|
Pasaden astean, Bilboko Udalak espazio publikoak arautzen dituen ordenantza potolo bat tramitatzen hasi zen. Horren barruan, prostitutengan eragin handia izango duen bi artikulu sartu ditu. Batek kalean sexu harremanak izatea debekatzen du; besteak, sexua eskeini edo eskatzen duenari isunak jartzea agintzen du. Gehiago irakurri zabaldu dugun komunikatua irakurtzeko. El Correo eta Berria-n agertu da, eta gai honen inguruan Bilbovisión eta Herri Irratia-n elkarrizketak egin ditugu. Askabide bezalako taldeekin gai hau jorratzen jarraitzeko asmoa daukagu.
|
|
2009/12/14 |
|
Bizkaiako SOS Arrazakeriako kideak Granadara joan ziren pasaden asteburuan Estatu mailako Jardunaldi Feministetan parte hartzeko. Kriston esperientzia izan zen: 3000 emakume elkarrekin, eztabaidatzen eta gozatzen, eta horien artean etorkin kopuru eta partaidetza altua.
Kulturartekotasuna aintzat hartu zen Dolores Juliano, Justa Montero, Carmen Gregorio, Remei Sipi eta Ana Murcia bezalako hizlariei esker. Azken honek, Garaipen elkarteko kidea, transfeminismo kontzeptua proposatu zuen: "un feminismo transoceánico, transnacional, translingüístico, transgénero, transformador y transgresor". Nola ez, asko txalotu genuen. Denek feminismo anitz baten alde egin zuten, Hegoaldeko emakumeen esperientziez aberasten dena eta hauek pairatzen dituzten eskubide urraketez arduratzen dena, guztion arazoa baitira. Partaideek egoera bereziki larriak aipatu zituen: etxeko langileen lan baldintzak edo indarkeria sexistaren aurrean emakume etorkinen babes falta.
|
|
|
|
|
|
|
Orria 1 Hurrengoarena: // modificación. He añadido dos puntos 2 |