SOS Racismo - SOS Arrazakeria

Atzerritartasun legearen kontrako manifa. Ez hau ez besterik! PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2009/12/12


Gaur ospatu dugu 23 etorkin elkarte eta giza mugimenduk antolatutako manifa, Atzerritartasun Lege ororen kontra egiteko. Arrakasta itzela izan dugu: giro alaia, anitza... Hona hemen irakurri dugun manifestua:

Atzerritartasun legeari EZ! ez hau ez besterik

Espainiar Legebiltzarrak onartu berri duen Atzerritartasun lege berriaren aurrean, behean sinatzen dugun etorkinen elkarte zein gizarte eragileok edozein atzerritartasun legeren aurka geure burua adierazi nahi dugu. Atzerritartasun legedia oro baztertzailea dela uste dugu, eskubideak jatorrizko lekuaren arabera mugatzen baititu, hala arrazakeria instituzionala indartuz.

Atzerritartasun legearen erreformak aurreko legedi baztertzailea gogortu eta larriagotu egiten du. Krisialdi testuingurua aitzakiatzat hartuz, inmigranteen gizatasuna kentzen saiatzen da, lan egiteko tresna huts balira aurkezten. Dominazio egitura honek, langileen borroka eta heldu berrien eskubideen arteko lotura ezkutatu nahi digu. Ez gaitzala nahastu: inmigrazioaren fenomenoa langile guztien arazoa da, euren jatorria edozein delarik. Atzerritartasun lege berriak  etorkinek  edozein esplotazio menpe uzten ditu, eskubiderik gabe. Era berean, arrazakeria soziala bultzatu eta  legeztatzen da, langileak zatituz eta krisialdi ekonomiakoaren arrazoi errealetatik arreta desbideratuz.

 Erreforma berriak honako ondorio hauek ditu besteak beste:

-          Barnerapen epea zabaltzen du: Zentro batetan 40 egunetik 60 egun egon ahal izatera pasatzen da; hona hemen giza eskubideen urraketa argi bat

-          Senideen birbateratzea are gehiago oztopatzen du

-          Elkartasunaren kriminalizatzea: Erreforma honek etorkinei laguntza eskaintzen dieten pertsonek ordaindu beharko dituzten isunak areagotzen ditu.

-          Adingabeen kanporatzea legitimatzen da, euren oinarrizko eskubideak zapalduz

-          Hutsegite soil bat kriminalizatzen da: Era irregularrean bizitzeagatik edo baimenik gabe lan egiteagatik kanporatze zigorra mantentzen da.

 Azken finean, kontrol polizialean oinarritutako Estatua indartzen da, ez bakarrik etorkinei zuzendua baizik eta gizarte osoa kaltetzen duena. Helburua etorkinak estigmatizatu eta isolatzea da, euren senideekin edo inguru sozial integratu batean bizitzeko eskubidea ukatuz, eta hala lan esplotazioaren aurrean babes eza areagotuz.

 Erreforma hau genero indarkeriaren kontrako aurrera pausu bat bezala aurkezten digute baina, egia esan, emakume etorkin askok tratu txar egoerak salatzeko orduan sentitzen dute beldurra areagotzen du, sententziak arrazoia ematen ez badiete kanporatuak izatearen aukeraz zabalik uzten baitu.

 Laburbilduz, Atzerritartasun Legea ez bidezkoa da (eskubide berdintasuna urratzen baitu), ezgizatiarra da (ondorio dramatikoak baititu) eta ez da eraginkorra, ezinezkoa baita pertsonek euren biziak hobetzeko duten nahia arautzea.


Gaur ere, Abdelkáder gaztea, Kadero, oroitu nahi dugu. Bilboko itsasadarrean itota hil zen poliziarengandik ihes zebilela paperik gabe egoteagatik; hau da, gure jendarteak ilegaltzat hartu zuelako.

 Guzti honengatik Atzerritartasun legearen derogazioa exijitzen dugu. Migratzeko eskubidea  mugarik gabeko giza eskubide unibertsal bat dela aldarrikatzen dugu. Gure sistema ekonomikoak herrien artean horrenbesteko desorekak sustatzen baditu, pertsonak kapitala bezain erraz mugitzeko aukera izan dezagun aldarrikatzen dugu. Gizarte kultura anitz eta etnia anitzen alde egiten dugu. Lana, etxebizitza, osasun arreta eta hezkuntzarako sarbidean benetako berdintasuna defendatzen dugu. Baita ere eskubide zibil, politiko, ekonomiko, kultural eta sozialez baliatzeko berdintasuna, pertsonen etnia, sexua edo adina alde batera utziz.

MANIFESTU HAU SINATZEN DUTE:

AHLAN – ONGI ETORRI (Programa de radio de Tas-Tas), AL MANAR (Euskadin marokiar elkarte soziokulturala), ALRABETAH (Euskal Arabiar-Libiar Zentroa), ARBOL-BI (Bizkaiko Boliviar Elkartea), ARVAS (Euskadiko Argentinar Elkartea), ATH-ELE (Etxeko Langileen Elkartea), AZRAF (Euskadiko Etorkin Marokiarren Elkartea), BERDINAK GARA, BOLIVIA GUREA, CEAR – EUSKADI, ENCUENTROS, EUSKADI-CUBA, HARRESIAK APURTUZ, KOMITE INTERNAZINALISTAK, MBOLO MOY DOOLE, MUGARIK GABE, MUJERES DEL MUNDO – MUNDUKO EMAKUMEAK “BABEL”, NIGERIAN PROGRESSIVE UNION, PACHAMAMA (Bizkaiko Ekuatoriarren Elkartea), POSADA DE LOS ABRAZOS, SOS RACISMO BIZKAIA, STEE – EILAS, TERANGA (Bizkaiko Senegaldarren Bilgunea)

 

Escribir un comentario


Código de seguridad
Refescar

Ekaina 2010 Uztaila 2010 Abuztua 2010
Mo Tu We Th Fr Sa Su
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31
No hay actividades programadas estos dias
Ekitaldi guztiak ikusi


Mugak


SOS Twitter

SOS Arrazakeriaren berriak

SOS Arrazakeria-ko albisteak jaso nahi badituzu zure helbide elktronikoan, bidali hurrengo datuak





¿Quiénes somos?

SOS Arrazakeria

SOS
Bizkaiako SOS Arrazakeria eskubide berdintasunaren aldeko giza mugimendu bat da; asanblearioa, independientea eta etnia anitza. Gure helburu nagusia arrazakeria eta xenofobiaren aurka egitea da. Asmo hori daukan edozein pertsonak parte har dezake gure erakundean. Anima zaitez!

Read more text

¿Qué hacer?

Onartze eskubidea

Taberna, diskoteka edo beste lokal batean sartzerakoan baztertuak izan diren pertsona askoren salaketak jaso ditugu. Horren ondorioz, Onartze eskubideari buruzko liburuxka bat argitaratu dugu, hainbat hizkuntzetan eskubide horren mugak eta gehiegikeria baten aurrean nola jokatu azaltzen duena. 

Read more text

A fondo

Etxebizitzari buruzko txostena

alt

Etxebizitza lortzerakoan Bazterkeria txostenan etorkinek pisu bat bilatzean aurkitzen dituzten oztopoak ikus ditzakezue. Iragarki arrazisten analisia, sakoneko elkarrizketak eta pisu bilaketa baten simulazioak osatzen du ikerketak.

Read more text

Analisis

Arrazakeria eskoletan

Manual

Eskoletan gertaera arrazistak ekidin eta kudeatzeko eskuliburua Kepa Oterok idatzitako lan bat da, klaseetan gertatzen diren gatazka arrazista eta xenofoboei aurre egiteko gomendio interesgarriz osatua. Eguneroko lan pedagogikoan ikuspuntu antiarrazista barneratzeko hausnarketak ere botatzen ditu Oterok.


Read more text