|
Arrazakeria eta xenofobiaren aurka borrokatzeko interesa daukan edonork parte har dezake Bizkaiko SOS Arrazakerian. Militante izan nahi baduzu, gure asanbladetara etorri: hamabost egunero biltzen gara, astearteetan, 19:30etan gure lokalean. Jarri gurekin kontaktuan (link); hurrengo asanblada noiz den esango dizugu eta asanbladaren inguruan antolatzen diren lan batzordeen berri emango dizuegu: pedagogikoa, juridikoa, feminista, ijitoena, adintxikiena... Zihur baten bat interesatuko zaizula.
Beste aukera bat ekonomikoki parte hartza da, bai bazkide bezala zein behin bateko dirulaguntza emanez. Zure emaila ematen badiguzu gure jarduera eta ekintzen berri emango dizugu, nahi duzunean parte har dezazun.
Azkenik, kolaboratzeko beste aukeraren bat proposatu dezakezu (materialak dohaintzan utzi, zerbitzuren bat eskeini...) eskuzabalik jasoko dugu.
Anima zaitez!
|