|
2009/11/23 |
|
Bizkaiko SOS Arrazakeria betidanik agertu da edozein atzerritartasun legediaren kontra. Gure estatutik kanpo jaio diren pertsonen bizitza modu desberdin batea arautzea arrazakeria instituzionala iruditzen zaigu.
Atzerritartasun legea:
- Ez bidezkoa da, eskubide berdintasunaren kontra doalako
- Ezgizatiarra da, ondorio benetan larriak dituelako: esaterako, Espainiar kostaldera heltzen saiatzean, poliziari ihes egitean edo mugetako hesiak saltatzean gertatzen diren milaka heriotzak. Egoera irregularrean dauden pertsonek askotan ez dituzte gehiegikeriak salatzen (poliziarenak, genero indarkeria, etab.) kanporatuak izatearen beldur direlako; ekonomia murgilduan soilik lan egin dezakete; ezin dira euren senideekin elkartu....
- Gainera ez da eraginkorra, ezinezkoa baita pertsonek euren biziak hobetzearen nahia kontrolatzea. Pertsonak beti egon gara migratzen eta ez dugu migratzeari utziko lege baten oztopoengatik.
Pasaden Azaroaren 26an legediaren erreforma bat onartu zen Espainiar Legebiltzarrean. Atzera pauso konkretuak gehietzen ditu, baina batez ere, sakoneko bi asmo indartzen ditu: etorkinak lanesku hutsa bezala aurkeztea eta euren artean kategoria berdinak gehitzea, ala pertsonen arteko desberdintasunak eta bazterkeriak handituz. Bizkaiko SOS Arrazakeriak beste 22 taldeekin mobilizazio bat prestatu du progresistatzat saltzen diguten erreforma honi ezetz esateko baina, batez ere, gure helburua eskubide berdinak dituzten pertsonak osatutako gizarte bat eraikitzea dela gogorarazteko. Manifestazioa Abenduak 12 eguerdiko 12etan hasiko da Arriaga Plazatik.
Hurrengo baliabide hauek ikusi:
Manifestazioaren kartela Pititako irratiak egindako iragarkia Mar de Fueguitos irratsaioan elkarrizketa (Tas-Tas Irratia) Atzerritartasun Legearen erreforma SOS Racismoko Federazioak plazaratutako komunikatua
|