|

Ekainaren 1992-an elkarte bezala izena eman genuen eta, naiz eta SOS Arrazakeria aurretik martxan jarri, data hori aitzakiatzat hartu dugu gure heldutasuna ospatzeko. Idealista orori beti esaten zaio urteak pasata aldatuko dela. Badakizue: heldua izaterakoan pertsonak atzerakoiagoak egiten direla, utopiak nerabeen kontua direla eta gero jendea pragmatikoagoa bilakatzen dela… Gurekin ez dute asmatu.
18 urteak beteta, eskubide berdintasuna eta aniztasunaren balioa sutsuki defendatzen jarraitzen dugu. Boterearen aurka kokatzen gara, edozein Atzerritartasun Lege edo beste política eta legedia baztertzaileren kontra egiten. Horrez gain, gizarte eragileen izpirituarekin jarraitzen dugu: asanblearioak gara, kalea da gure sensibilizazio eta salaketa gune nagusia, beste eragileekin batera harremanetan gaude (bazterkeriaren kontrakoak, feministak, internazionalista, etab.) Guzti hori ospatu beharra dago, ezta? Ekainaren 25-an, ostirala, gure egoitzan (Lapurdi kalea 7, Iralabarri-n) arratsaldeko 8etatik aurrera jai bat ospatuko dugu eta, Nola ez, gonbidatuak zaudete. Musika, perkusioa, janari eta edaria, barreak eta gozamena egongo dira. Gainera, SOS Arrazkeria abian jarri zutenen eta gaur egun diharduten kide berrien arteko topagunea izatea espero dugu. Festara etortzeko beste arrazoi hon bat ere badago: kamiseta berriak atera ditugu! Eta lotsa gabe esaten dizuegu benetan politak direla. SOSeko eskua berriz ere erabili beharrean, kamiseta hauen protagonista, gure laguna den Inge Rodríguez-ek egindako marrazki bat da, SOS-ek defendatzen duen mugarik gabeko hiria, anitza eta kolore biziz betea erakusten duena. Etorri eta eskatu zuena!
|