|
2009/09/30 |
|
SOS Arrazakeria eskubide berdintasunaren aldeko giza mugimendu bat da, egitura asanblarioa daukana, independientea eta etnia-anitza. Arrazakeria eta xenofobiaren aurka era aktibo batean egin nahi duen edozein pertsonak parte har dezake.
SOS Racismo-Bizkaiko SOS Arrazakeria elkartea 1992. urteko Otsailean aurkeztu zen jendaurrean. Aurreko urtean gure gizartean etorkinen eta minoria etnikoen integrazioaren alde borrokatzeko sortu zen plataforma batetik jaio zen. Une horretarik aurrera lan egiten dihardugu.
Arrazakeria esaterakoan edozein diskriminazio edo bereizketari buruz mintzo gara, bai bana-banakoa, taldekoa zein erakundeena; bai pertsonen azalaren kolorea, jatorria zein ohiturek eragindakoa. Gure ustez, jokaera baztertzaile arrazista eta xenofoboek pertsonen duintasuna eta eskubide berdintasuna erasotzen dituzte. Aitzitik, bidezko eta berdintasunezko gizarte bat eraikitzeko desagertarazi behar ditugu.
Hona hemen gure helburuak: - Arrazakeria eta xenofobiaren kontra borrokatzea, berdintasunean oinarritutako elkarbizitza finkatzeko - Aniztasunak suposatzen duen aberastasuna azpimarratu, testuingurua eskubide eta aukera berdintasuna delarik. - Jokaera baztertzaile arrazistak eta xenofoboak ahalbidetzen dituzten estereotipoak, aurreiritziak eta estigmatizazioak apurtu nahi ditugu.
|