|
Bilbo eta Bizkaiko kolektibo eta eragile sozial ezberdinak batu egin gara jendearekin harremanetan egoteko asmoarekin, horrela kolektibo bakoitzak aurrera eramaten duen borrokaren mezua jendarteari helaraztea dugu helburu. Gure aldarrikapenak ahalik eta urrunen entzun daitezen beharrezkoa zaigu autogestionatzea, horretarako jaialdiak burutuz, materiala salduz, zozketak, etab.
Honenbestez, herri denda bat antolatuko dugu, bertan, kolektibo bakoitzaren materiala saltzeaz eta borroka ezberdinetaz informatzeaz gain, beste hainbat aktibitate egongo dira: solasaldiak, erakusketak, bideoak, musika zuzenean, irrati libreen emanaldia, … SOSeko kasuan aukera paregabea daukazue gu ezagutzeko, gure materialak eta kamiseta berriak erosteko, gure erakusketa ikusteko, etab.
Herri denda Bilbon izango da Bailen kalean, Ekainaren 5an, 11:00etatik 20:00etara. Estacion de Metro Bilbao: Abando; Estacion Eusko tren Atxuri a 5 min; Estacion RENFE Abando a 5 min, Estacion FEVE Bilbo, Bailen a 1 min.
La programación será la siguiente: 11:00 - 14:00 Txapen tailerra umeentzat. 11:30 - 12:30 Palestinari buruzko hitzaldia 13:00 - 14:30 No mas bases: (Kolonbiari buruzko antzerki eta kontzertua). 17:00 - 18:00 "Del cielo a la montaña" Iñaki Carrok idatzitako liburuaren aurkezpena. 18:00 - 19:00 "Palos y Piedras" Kantautorearen Kontzertua (Alkorkon). 19:00 - 20:00 "Sierra Maestra elkartea". Kubako dantzak / Bailes Cubanos. "Asociacion Sierra Maestra". Erakusketak: Palestina, Kuba, Txiapas eta Emakume etorkina bizilaguna (hori da gurea)
|